2012/09/10

Jessica Tandy (1909-1994)

Astero egiten dugun zinegileen berrikuspenaren atalean, irailaren 10etik 15era bitartean, Jessica Tandy aktore britainiarrari eskainiko diogu tarte hori. Aktore onenaren Oscar Saria jaso zuen 1989. urtean Miss Daisyren gidari filmarekin eta orain arte horrelako saria jaso duen aktore zaharrena izan da.

Beste hainbat eta hainbat britainiar aktoreren moduan, antzerkian hasi zen Shakespearen lanekin. AEBra joan zenean antzerkiarekin jarraitzeaz gain -Desio izeneko tranbia lanean nabarmendu zen-, zinema egiten hasi zen. Egin zituen filma aipagarrien artean daude -Oscar saria eman zionaz gain- The World According to Garp; The Desert Fox: The Story of Rommel; Cocoon; Cocoon: The return eta Tomate berde frijituak, azkeneko horrengatik Oscar sarirako berriz ere izendatua izan zelarik.