2014/09/12

Adolfo Bioy Casares (1914-1999)

Adolfo Bioy Casares Argentinako idazle garrantzitsu bat izan zen. Narratiba eta entsegua idatzi zuen gehienbat baina ipuin idazle oso garrantzitsua izan zen. Idatzi zuen prosa Latinoamerikako literaturak eman duen  prosa zaindu eta dotoreenetakoa dela esaten da.
Bere obra aipagarrienak hauexek dira:
La invención de Morel, Plan de evasión, La trama celeste, El sueño de los héroes, Historia prodigiosa, Guirnalda con amores, El lado de la sombra, El gran serafín, Diario de la guerra del cerdo, Dormir al sol, Memoria sobre La Pampa y los gauchos eta ipuin bilduma hauek: Historias fantásticas, Historias desaforadas, Historias de amor y Los mejores cuentos policiales.
Hainbat sari jaso zituen idatzitako narratibarengatik baina nabarmenena, 1990. urtean jasotako Cervantes Saria izan zen.
Haren jaiotzaren mendeurrenera iritsi garenean, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak gonbitea egiten dizuete idazte entzutetsu horren obra ezagutzera.


2014/09/08

Eskolara itzultzea

Iraila amaitzearekin batera, udako oporrak agortuko zaizkie milaka haur eta gazteri; ohiko zereginetan murgiltzeko garaia da.  Eskolara itzultzea: goizean goiz jaiki beharra; opor ondorengo sindromea; hiri biziberritu bat, ikastetxeetako autobusek eta  ikasturtearen etorrerak (aurrekontuz murriztua, bai?) eraginda. Hitz batean, ohiko errutina familia askorentzat.
 
Egokiera horretaz baliatuta, gonbidatu nahi zaituztegu Donostiako ikastetxeen argazki digitalizatuen funtsak ezagutzera (digitalizazioa KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegiak egin du). Dokumentuok ikusteko, idatzi "Colegios de San Sebastian".




2014/09/01

Komedia zineman

Zinemaz eta komediaz hitz egiteak zazpigarren artearen hasiera-hasierara eramaten gaitu.
Aipatzen hasita, hor ditugu jeinuzko komediagile hauek: Buster Keaton, Charlie Chaplin edo Leo McCarey Marx anaiak. Baita ere, komediako maisu handi hauek: Frank Capra, Ernst Lubitsch, Preston Sturges, George Cukor, Howard Hawks, Billy Wilder, Jean Negulesco edo Blake Edwards. Eta ezin ahaztu Robert Altman, Mel Brooks, Terry Gilliam, Scorsese edo Coen anaiak, Luis García Berlanga, Almodóvar, etab.
Europan, tokian tokikoa egiteko joera gailendu zen. Hor dauzkagu frantsesek egindakoa (Fernandel, Bourvil edo Louis de Funès), italiarrek landutakoa (Alberto Sordi, Ugo Tognazzi, Nino Manfredi edo Marcello Mastroianni) edo espainiarrena (Tony Leblanc, José Luis López Vázquez edo Alfredo Landa eta landismoa).
Eta egia zera da, zinema mota hori dela jarraitzaile gehien dituen generoetako bat.
Bi astetan zehar zinemako historiako komedia garrantzitsuenetako batzuk ikusiko ditugu.

2014/08/04

Julio Cortázar (1914-1984)

100 urte betetzen dira Julio Cortázar jaio zela, Argentinako garai guztietako idazlerik garrantzitsuenetakoa.
Politikoki oso gizon konprometitua izan zen, batik bat bere herrialdearekin, Argentinarekin, eta  baita Kuba, Txile eta Nikaraguarekin ere.Europan zehar asko bidaiatu zuen (Italia, Espainia, Suitza, …) baina, batez ere, Parisera joaten zen, eta 1951. urtean hara joan zen bizitzera. Azkenean nazionalitate frantsesa lortu zuen, Argentinako diktaduraren aurkako protesta modura.
Nobelagile unibertsala izateaz gain, kontakizun laburra eta prosa poetikoa ere landu zituen.Egin zuen lan oparoan azpimarratu behar dira, nobelagile modura, Los premios, Rayuela, Diario de Andrés Fava eta Divertimento; ipuin kontakizunen alorrean: Bestiario, Historias de cronopios y de famas, Octaedro, Queremos tanto aGlenda eta Deshoras; eta entsegugile modura,  La vuelta al día en 80 mundos, Buenos Aires Buenos AiresNicaragua, tan violentamente dulce, Imagen de John Keats etaCartas.
Idazle horren mendeurrena betetzean, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak idazle unibertsal horren obra ezagutzera gonbidatzen zaituzte.


2014/08/01

Ana María Matute (1925-2014)

Joan den ekainaren 25ean hil zen Ana Maria Matute, Espainiako gerra ondorengo nobelagilerik garrantzitsuenetakoa eta Espainiako Errege Akademiako kide izandakoa.
Estilo bereziko idazlea izan zen eta gerra ondorengo errealitate politiko eta sozialera maisutasun  handiz hurbiltzen gaitu, askotan eragin modernistekin eta batzuetan surrealistekin ere.  Kontakizun laburretan eta umeentzako ipuin kontakizunetan ere nabarmendu zen.
Lehen nobeletako batek, 22 urterekin idatzitako Los Abel (Abeldarrak) izenekoak, 1947. urteko Nadal sariaren Aipamen Berezia jaso zuen. Orduz geroztik, sari asko bereganatu ditu, honako hauek, besteak beste:  Café Gijón (1952), Planeta Saria (1954), Narratibako Sari Nazionala (1959),  Nadal Saria (1959), Haur eta gazte Literaturako Sari Nazionala (1984), Espainiako Letretako Sari Nazionala (2007), Letretako Asturiasko Printzearen Saria (2010) eta Cervantes Saria (2010).
Bere ekoizpen zabaletik obra hauexek aipatu behar ditugu:Abeldarrak, Jaia ipar-mendebaldeanPequeño teatroLos hijos muertos, Primera memoriaGudariek gauez negar, Olvidado Rey Gudú eta Aranmanoth.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegitik gonbitea egiten dizuegu nobelagile handi horren obra irakurtzera.

2014/07/30

10 urte Marlon Brando gabe

Uztailaren 1ean bete ziren 10 urte Marlon Brando hil zela, zazpigarren arteak eman duen aktorerik handienetakoa.
Interpretazioa odolean zeraman -bere ama aktorea zen- eta nerabetzaro errebelde baten ondoren New Yorkera joan zen; han Actor’s Studioko ikaslerik nabarmenena izan zen, Strasberg metodoarekin.
Antzerkiko aktore bezala hasi zen -Elia Kazanen A Streetcar Named Desire obrako errebelazioa izan zen- eta gero zinemara pasa zen, garai hartako gazte errebeldeen ikonoa izatera iritsiz eta inspirazio iturri beste izar askorentzat, hala nola Paul Newman, Jack Nicholson, Robert de Niro eta Al Pacinorentzat.
HarenHaren karrera bikainean titulu ahaztezin hauek daude:  The menA Streetcar Named Desire, Viva Zapata!On the Waterfront (lehen Oscar saria),Desirée, Julio CésarSayonaraOne-Eyed Jacks, The ChaseAita jauna (bigarren Oscar saria), Azken tangoa Parisen eta Apocalypse Now, ezinbestekoak aipatzearren.
Hamargarren urteurrenean ekarriko dugu gogora aktore unibertsal hori.

2014/07/18

Lehen Mundu Gerra eta zinema

Lehen Mundu Gerra 1914ko uztailaren 28an hasi zen eta 1918ko azaroaren 11ra arte iraun zuen.  
Guztira, 70 milioi militar baino gehiago mobilizatu ziren, horietatik 60 milioi europarrak, eta historiako gerrarik handienean ibili ziren borrokan.
Europa izan zen guda zelai nagusia baina beste herrialde hauetara ere hedatu zen gerra hori: Afrikara, Ekialde Erdira, Txinara, Ipar eta Hego Ameriketako kostaldera eta Itsaso Bareko irla batzuetara. Guda horren ondorioz, 9 milioi pertsona baino gehiago hil ziren.
Hondamendi hori kontatzeko garaian zinemak ekarpen oparoa egin du, honako film funtsezko hauek horren adibide:  The Big Parade, Dena lasai mendebaldeko frontean, The Broken Lullaby, Ilusio handia, Waterloo BridgeSergeant YorkThe African Queen, La Grande Guerra, Aintza bideak, Lawrence Arabiakoa, E la nave va eta beste film bikain asko. 
Gerra gatazka hori ekarriko dugu gogora uztailaren 21etik abuztuaren 2ra bitartean.

Manuel Vázquez Montalbán (1939-2003)

Vázquez Montalbán idazlea izan zen baina bere burua gisa honetan ere ikusten zuen: kazetari, nobelagile, poeta, entsegugile, antologo, hitzaurre-egile, umorista, kritikari, gastronomo, culé, eta, oro har, pertsona emankortzat zeukan bere burua.
Nobela beltzaren idazle arrakastatsuenetakotzat hartzen da, Pepe Carvalho pertsonaiari esker. Lehenengo aldiz, Yo maté a Kennedy obran azaldu zen, 1972. urtean, eta idazlea hil arte iraun zuen. Nobela horietan, Vázquez Montalbánek inork baino hobeto erretratatzen zuen estatuko egoera soziopolitikoa, eta bere beste zaletasunetako bati ospe handia eman zion, gastronomiari, hain zuzen.
Espainiako Narratiba Saria eta Europako Literatura Saria irabazi zituen Galíndez  lanarengatik 1991. urtean; Kritikaren Saria El estrangulador lanarengatik, 1994. urtean, eta Ennio Flaiano Nazioarteko Literatura Saria Autobiografía del general Franco izenekoarengatik. Eta azkenik, bere lan osoagatik, Espainiako Letren Saria eman zioten, 1995. urtean.
Hura jaio zela 75. urteurrena betetzen denean, zuen eskura ipiniko dugu haren obra.

2014/07/14

Giulietta Masina (1921-1994)

Giulietta Masina artearekin zerikusia duten lanbide desberdinetan ibili zen aldi berean –antzerkian, irratian, musika eta dantzan- zinema munduan hasi aurretik, figurante modura lehenengo papera 1946. urtean iritsi baitzitzaion. Antzerkiarekin jarraitu zuen eta arrakasta handiak lortu zituen baina 50eko hamarkadako hasierako urteetan erabat utzi zuen, zinema munduan sartzeko bete-betean.
Federico Fellini handiarekin izandako harremanaren ondorioz -1943. urtean berarekin ezkondu zen-, oso ospetsu bihurtu zen honako film hauekin:  La strada, Le notti di Cabiria, Lo sceicco bianco, Giulietta degli spiriti eta Ginger e Fred. Fellini zuzendariarekin egindako filmaz gain, beste film interesgarriak ere errodatu zituen, honako hauek, adibidez:  Senza pietà eta Fortunella.
Giulietta Masinaren lan interpretatiboa gogoratuko dugu uztailaren 14tik 19ra bitartean.

Inbentarioa egiteko liburutegiak itxiko du

Aurreko urteetan bezala, KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegia itxita egongo da 2 astez urteko inbentarioa egin ahal izateko. Aurten, abuztuaren 4tik (astelehena) 16ra (larunbata) bitartean itxiko dugu.
Liburutegiko langileek, bi asteko barruko lanaren ondoren, ahalik eta ondoen utziko digute.
Barkatu itxierak eragin diezazuekeen eragozpenak.
Abuztuaren 18an, (astelehena), hemen izando gaituzue berriz ere.


2014/07/07

Joshua Logan (1908-1988)

Joshua Logan, zinema estatubatuarreko zuzendaria, 1938. urtean estreinatu zen zazpigarren artean.
60ko hamarkadaren bukaerara arte garatu zuen bere karrera. Antzerkian eta zineman, batera ibili zen, eta Broadwayen arrakasta handiak lortu zituen.
Nahiz eta filmografia oso zabala ez izan, asko nabarmendu zen komedia musikaletan eta azpimarragarria zen aktoreak zuzentzeko ipintzen zuen arreta ere, ez baitzen alferrik izan antzerkiko zuzendaria.
Bi aldiz izan zen Oscar sarirako izendatua, zuzendari onena bezala, film hauetan: Picnic (1955) eta Sayonara (1957).
Aipatutako horiez gain, beste film hauek ere azpimarratu behar ditugu: I met My Love Again, South Pacific, Bus stop, Tall Story, Fanny, Camelot eta Paint your Wagon.
Joshua Loganen lana berrikusiko dugu uztailaren 7tik 12ra bitartean.

2014. urtean eskuratutako ondasunak (I)

Urte honetako lehenengo seihilabetekoan KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak eskuratutako ondasun garratzitsuenak hauexek dira, besteak beste:
  • [Extractos de cartas entre oficiales ingleses y listados de militares ingleses, portugueses y españoles muertos, heridos y desaparecidos en San Sebastián, asícomo prisiones de guerra, artillería y munición capturada durante el asedio a San Sebastián entre julio y septiembre de 1813] / Cobbett's weekly political register.
  • General order: San Sebastian, August 31.st 1835 / O' De Lancey.
  • Guardia Nacional de San Sebastian [Manuscrito] : Batallón de Isabel 2a, 2a Compañía : estado de los individuos no uniformados de dicha Compañía : [SanSebastián, 21 de diciembre de 1835].
  • A la Legión Británica: [San Sebastián 7 de mayo de 1836] / Joaquín de Sagasti

2014/07/04

Nicolás Guillén (1902-1989)

Nicolás Guillén, olerkari eta kazetari kubatar hori Kubako olerkari nazional handientzat hartua dago. Mestizajea aldarrikatu zuen gizona izan zen, eta kolore kubatar gisa definitu zuen mestizajea.
Oso gertutik bizi izan zuen Espainiako Gerra Zibila, eta Espainian ezagutu zituen, besteak beste, letra gizon hauek: Antonio Machado, Miguel Hernández, Pablo Neruda, Rafael Alberti eta León Felipe.
Komunista petoa izan zen, eta, 1959ko iraultza kubatarraren ondoren, Kubako Idazle eta Artisten Elkartea sortu zuen, eta hil arte bera izan zen elkarte horretako presidente.
Haren obra aipagarrienen artean honako hauek daude: Sóngoro CosongoProsa de prisaEl gran zoológicoCuatro canciones para el CheLa rueda dentada eta El diario que a diario.
Hil zela 25 urte betetzen direnean, haren olerkigintza ezagutzera animatzen zaituztegu.

2014/06/30

Brian Donlevy (1894-1972)

Jatorri irlandarreko aktore estatubatuar baten aurrean gaude: pelikulako gaiztoaren prototipoa. Bigarren mailako paperez beteta dauka ibilbidea Brian Donlevyk, eta bere talentu handia erakutsi zuen horietan, 30eko hamarkadatik 60kora bitartean.
Egindako paper nabarmenetako bat, bigarren aktore onenaren Oscar sarira izendatua izan zena, William Wellmanen Beau Geste filmean egindakoa izan zen, Markoff sarjentu beldurgarriarena, Gary Cooper, Ray Milland eta Robert Prestonekin batera.
Horrez gain, beste film hauetan egindako lana ere oso aipagarria da: Jesse James, The Great McGintyThe Miracle of Morgan's CreekThe Virginian Canyon Passage, The Glass Key edo The Quatermass Experiment, beste askoren artean.
Hollywoodeko tipo gogor hori gogoratuko dugu ekainaren 30etik uztailaren 5era bitartean.


2014/06/23

Daphne du Maurier (1907-1989)

Pasa den apirilean bete ziren 25 urte hil zela Daphne Du Maurier, Britainia Handiko idazlea (Londres, 1907).
Heziketa bikaina jaso zuen, eta bere mailako giroaz inguratu zen beti. Luxuzko etxeetan bizi izan zen, eta giro hori eramango zuen bere nobela batzuetara.Baina berak, beti, bere lanetik bizi zen idazletzat zeukan bere burua, eta talentu handiz jorratu zituen intriga, erromantizismoa eta misterioa.
Beraren nobelak dira RebeccaMy Cousin Rachel, Jamaica Inn eta The Birds, besteak beste; gero, Alfred Hitchcock apartak hilezkortuko zituenak, hain zuzen. Ezagunenak diren lan horiez gain, zinemara eramanak izan baitziren, hainbat nobela idatzi zituen, hala nola The ScapegoatFrenchman's Creek, The King's General etaThe Flight of the Falcon, eta hainbat kontakizun ere bai, hala nola The Apple Tree eta Kiss me again, stranger.
Britania Handiko idazle horren obra ezagutzera gonbidatzen zaituztegu KMKtik.

Annie Girardot (1931-2011)

Annie Girardot zinemako aktorea izan zen, baina baita antzerkikoa ere, bi alditan iritsi baitzen Molière saria irabaztera. Hiru alditan izan zen saritua zinemako César sariarekin:  behin, aktore nagusi moduan, eta beste bietan, bigarren aktore onena bezala.
Zuzendari bikain hauekin egin zuen lan: Luchino Visconti, Mario Monicelli, Claude Lelouch, Luigi Comencini eta Michael Haneke; eta beste aktore frantses hauekin batera aritu zen bere karreran: Yves Montand, Jean Paul Belmondo, Alain Delon eta Michel Piccoli.
Annie Girardot gogoratuko dugu ekainaren 23tik 28ra bitartean.


2014/06/16

George Marshall (1891-1975)

George Marshall Ipar Ameriketako zinema zuzendaria izan zen, eta, beharbada, ez zen izan oso ezaguna jende gehienarentzat, baina filmografia oso zabalaren jabe da: zine mutuaren garaitik 60ko hamarkadaren bukaerara arte garatu zuen.
Genero guztietako filmetan nabarmendu zen, baina western generoan lortu zuen lanik bikainena, 1962. urtean, John Ford, Henry Hathaway eta Richard Thorpe zuzendari handiekin elkarlanean zuzendu zuen honako film honekin:  How the West Was Won.
Film horrez gain, beste hauek ere aipatzekoak dira: Destry Rides Again, TexasThe Blue Dahlia, The Ghost Breakers, Houdini;eta komedia hauek ere: Never a Dull MomentBoy, Did I Get a Wrong Number!, The Gazebo eta Amua irentsi.
George Marshallen lana ekarriko dugu gogora ekainaren 16tik 21era bitartean.


2014/06/13

José García Nieto (1914-2001)

100 urte betetzen dira José García Nieto jaio zela. Oviedon jaiotako olerkari hori gerraondoko belaunaldiko olerkarietako bat izan zen, genero horretako beste idazle bikain hauekin batera: Gabriel Celaya, Blas de Otero, José Hierro, Luis Rosales, Leopoldo Panero, Victoriano Crémer eta Carlos Bousoño, besteak beste.
García Nietok jasotako sarien artean aipagarrienak hauexek dira: Adonais (1950. urtean), Literaturako Sari Nazionala (1951. eta 1957. urteetan), MarianoCavia (1980. urtean) eta, batez ere, Cervantes Saria, 1996. urtean.
Haren lan garrantzitsuenak hauexek ditugu, besteak beste: Víspera hacia ti, Tú y yo sobre la tierra, Tregua, La red, Geografía es amor, La hora undécima, Memorias y compromisos, Los cristales fingidos, El arrabal, Carta a la madre eta Mar viviente.
Idazle horren jaiotzaren mendeurrena dela eta, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegitik haren olerkigintza ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.

2014/06/09

Denboran zehar bidaiatu eta zinema

Denboran zehar ibili edo bidaiatzea errealitatetik alde egiteko modu kitzikagarria da. Iraganaldira joan, oraina aldatzeko; eta etorkizunera aldatu, zer etorriko zaigun abisatzeko; hori da, funtsean, zinema eta telebistako gidoilarien irudimenean bor-bor dagoen ideia, gu guztion gozamenerako.
Genero horretako ekoizpen onenen artean daude film hauek: The Time Machine (George Pal), Time After Time (N. Meyers), The Final Countdown (Don Taylor),Terminator (J. Cameron), Peggy Sue Got Married (F.F. Coppola), Star Trek IV (L. Nimoy), Back to the Future (R. Zemeckis) edo Twelve Monkeys  (Terry Gilliam).
Gerta liteke, baita ere, jakina, norbera denboraren barruan geratzea, atera ezinik, Bill Murrayri gertatzen zaion bezala Harold Ramisen Groundhog Day filmean.
Telebistan, berriz, ahaztezina da The Time Tunnel telesaila, Irwin Allenek sortua. Film horrek 60ko hamarkadan teleikusleak asko gozarazi zituen.
Film horietako batzuk ekarriko ditugu gogora ekainaren 9tik 14ra bitartean.

2014/06/02

José Emilio Pacheco (1939-2014)

José Emilio Pacheco, Mexikoko olerkigile, nobelagile, entsegugile eta itzultzaile handi horrek 75 urte beteko zituen datorren ekainaren 30ean, baina heriotzak ustekabean harrapatu zuen urtarrilaren 30ean, oraindik lanean ari zenean Juan Gelmanen inbentario batean. 
Oso hunkiturik jaso zuen Cervantes Saria 2009. urtean, eta bere obra handian, beste askoren artean, honako lanak nabarmendu behar dira: nobelagile gisa Urruti hilko zaraPlazeraren hastapena eta Basamortuko guduak; eta olerkigile gisa: Gauaren elementuak, Ez galdetu niri denbora nola igarotzen den, Fin desigloEuria bezala eta La edad de las tinieblas. Haren olerkigintzan interesa duenak Tarde o temprano liburuan (1958-2000 urte bitarteko olerkiakaurkituko du ia-ia bere obra poetiko guztia.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian Mexikoko letretako idazle handi horren obra ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.