Iraila amaitzearekin batera, udako oporrak agortuko zaizkie milaka
haur eta gazteri; ohiko zereginetan murgiltzeko garaia da. Eskolara
itzultzea: goizean goiz jaiki beharra; opor ondorengo sindromea; hiri
biziberritu bat, ikastetxeetako autobusek eta ikasturtearen etorrerak
(aurrekontuz murriztua, bai?) eraginda. Hitz batean, ohiko errutina
familia askorentzat.
Egokiera horretaz baliatuta, gonbidatu nahi zaituztegu Donostiako
ikastetxeen argazki digitalizatuen funtsak ezagutzera (digitalizazioa
KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegiak egin du). Dokumentuok ikusteko,
idatzi "Colegios de San Sebastian".