1982. urtean argitaratu zenetik, Habeko Mik izan da euskarako komikigintzan erreferentziazko aldizkaria, eta euskara ikasten ari zirenentzako tresna lagungarri izatera iritsi ere egin zen, 1991. urtera arte argitaratutako 55 zenbaki eta 18 monografikoen bidez.
KM Kulturuneko Liburutegiak, bere katalogoaren bitartez, aldizkariaren 430 erreferentzia bibliografiko erakusten ditu. Bertan, istorio guztiak ez ezik, titulu, egile (gidoilariak, ilustratzaileak…) eta argitaratu ziren aldizkari zenbaki eta orrialdeak daude kontsultagai.
