2013/11/08

Luis Cernuda (1902-1963)


50 urte betetzen dira Luis Cernuda hil zela, 27ko Belaunaldiko Espainiako olerkigile handienetako bat.

Becquer irakurtzen hasteak eta unibertsitatearekin eta Pedro Salinas irakaslearekin  harremanetan jartzeak olerkigintza mundua biziki interesatzera eraman zuen.

Errepublikaren jarraitzaile izanik, Alderdi Komunistan sartu zen eta gerra zibila piztu zenean hainbat kultur jarduera sustatzen ibili zen etengabe.

Orduko jende askoren antzera, gerraren bukaerak erbesteratzera eraman zuen, lehenengo Britainia Handira, gero AEBra eta azkenik, Mexikora, eta han hil zen 1963ko azaroaren 5ean.

Funtsezko obra: Perfil del aire, Un río, un amor, Los placeres prohibidos, Donde habite el olvido, La realidad y el deseo, Las nubes, Ocnos, Con las horas contadas, Poemas para un cuerpo eta Desolación de la quimera.


KMKko Liburutegitik espainiar olerkigile handi horren obra ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.