Adolfo Bioy Casares
Argentinako idazle garrantzitsu bat izan zen. Narratiba eta entsegua
idatzi zuen gehienbat baina ipuin idazle oso garrantzitsua izan zen.
Idatzi zuen prosa Latinoamerikako literaturak eman duen prosa zaindu
eta dotoreenetakoa dela esaten da.
Bere obra aipagarrienak hauexek dira:
La invención de Morel, Plan de evasión, La trama celeste, El sueño de los héroes, Historia prodigiosa, Guirnalda con amores, El lado de la sombra, El gran serafín, Diario de la guerra del cerdo, Dormir al sol, Memoria sobre La Pampa y los gauchos eta ipuin bilduma hauek: Historias fantásticas, Historias desaforadas, Historias de amor y Los mejores cuentos policiales.
Hainbat sari jaso zituen idatzitako narratibarengatik baina nabarmenena, 1990. urtean jasotako Cervantes Saria izan zen.
Haren jaiotzaren mendeurrenera iritsi garenean, KOLDO MITXELENA
Kulturuneko Liburutegiak gonbitea egiten dizuete idazte entzutetsu
horren obra ezagutzera.