Aktore britainiar hau oso ospetsua izan zen 30eko eta 40ko hamarkadetan. Alfred Hitchcock zuzendariak protagonista egin zuen bere bi film hauetan: The 39 Steps (The Thirty-nine Steps) eta Agente Sekretua eta hori oso erabakigarria izan zen aktore horren karreran. Berehala egin zuen jauzia Hollywood-era eta aktore bikainen ondoan antzezteko aukera izan zuen, honako filma hauetan, adibidez: North West Mounted Police eta The General Died at Dawn, Gary Cooperrekin batera, Zendako presoa, Ronald Colmanekin edo Blockade, Henry Fondaren ondoan. Bere karrerako azken lana Otto Premingerrek zuzendutako The Fan (AKA Lady Windermere's Fan) filmean egin zuen.
Aktore eder horrek zineman egindako bidea berrikusiko dugu uztailaren 16tik 21era bitartean.