Joan den ekainaren 5ean hil zen 91 urterekin zientzia fikzioko idazle handienetakoa izan den Ray Bradbury, nahiz eta bere hitzetan, zientzia fikziokotzat jotzen zuen idazlan bakarra Fahrenheit 451 izan.
Gizon autodidakta izan zen (ez zuen unibertsitatera joateko aukerarik izan) eta bere idazlanen artean daude kontakizunak -ezagunena The Martian Chronicles-, nobelak-hain harro zegoen Fahrenheit 451 nobelaz ezen hilobiko epitafioan ageri baita-, eta zinema eta telebistarako gidoiak, eta horien artean azpimarratzekoa da Moby Dick filmaren gidoian John Hustonekin izandako lankidetza.
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak ekarriko du gogora idazle hori hurrengo egunetan, haren literatura ezagutzeko, interesatu guztien eskura ipiniz bere lanak.
