2012/07/23

25 urte Fred Astaire gabe

1987ko ekainaren 22an hil zen Fred Astaire Los Angeles hirian. Garai guztietako dantzaririk onenetakotzat jotzen da -Rudolf Nureyev dantzari ospetsuak berak ere halaxe uste zuen-. Lan eskerga ordainezina utzi zigun, besteak beste, koreografia paregabeak dituzten 30 filma baino gehiago, lagun banaezina izan zuen Ginger Rogersekin batera egindakoak. Bidelagun izan zituen, baita ere, Cyd Charisse, Rita Hayworth, Paulette Goddard edo Leslie Caron.
Gure gogoan geratuko dira betirako Top hat, Follow the Fleet, Carefree,  You Were Never Lovelier, The Band Wagon, edo Daddy Long Legs, beste askoren artean.1950. urtean Ohorezko Oscarra jaso zuen eta Urrezko Globo Saria eta Bafta saria 1974. urtean The Towering Inferno filmarengatik.
Uztailaren 23tik 28ra bitartean ekarriko dugu gogora haren zinema lana.