50 urte betetzen dira Ramon Pérez de Ayala idazle asturiarra hil zela. Ia literatura genero guztiak landu zituen eta denetan nabarmendu zen, batik bat, poesian eta narratiban.
Azkeneko horretan, bere ibilbideko lehen garaian, bizitzaren ikuspegi ezkorra erakutsi zuen, eta aipatzekoak dira A.M.G.D. eta Trotariak eta dantzariak nobelak .
Bigarren garaian narratiba psikologikoaren gailurrera iritsi zen obra hauekin: Luz de domingo (Garcik zinemara eraman zuena); Belarmino y Apolonio, Luna de miel, luna de hiel, Los trabajos de Urbano y Simona, eta Tigre Juan y el curandero de su honra.
KMko liburutegian Perez de Ayalaren lanak erakusgai ipiniko ditugu haren literaturan interesa duen ororen eskura.
