2012/08/20

Marilyn Monroe: 50 urte



1962ko abuztuaren 5ean Marilyn Monroe hilda aurkitu zuten bere apartamentuan. XX. mendeko sexu ikonoa beste mundura joan zen, dirudienez, barbiturikoen gaindosi baten ondorioz. Dena dela, gaur egun oraindik zalantzak daude haren heriotza gaindosiz edo hilketa baten ondorioz izan ote zen.

Aktorea, modeloa eta kantaria izan zen eta honako filma mitikoetan egindako lana geratu zaigu: The Asphalt Jungla, Gentlemen prefer blondes, How to marry a millionaire, Bus stop, The Prince and the showgirl eta Some like it hot, azkeneko horrekin aktore onenaren Urrezko Globoa eman zioten.

Haren heriotzaren 50. urteurrenera iritsi garenean, abuztuaren 20tik 25era bitartean gogora ekarriko dugu aktore eder hori.