Abuztuaren 9an bete dira 50 urte Hermann Hesse, 1946. urteko Literatur Nobel Saria, hil zela. Nobelagile eta olerkari alemaniarra zen baina 1924. urtean nazionalitate suitzarra lortu zuen, Lehen Mundu Gerra garaian han jarri baitzen bizitzen. Haren lan garrantzitsuenak hauexek ditugu:
Peter Camenzind,
Demian,
Klingsorren azken uda,
Siddharta,
Estepako otsoa,
Narcissus eta Golmundo,
Bidaia ekialdera eta
Beira-aleen jokoa. Urteurren hori betetzean Koldo Mitxelena Kulturuneak efemerideen erakusmahaian jarriko ditu idazle hilezkor horren lanak interesatu guztien eskura.