2012/08/24

Ernest Borgnine (1917-2012)

Italiarren ondorengoa da eta Hamden hirian jaio zen, Connecticuten. Itsas armadan eta hainbat lanbidetan ibili ondoren, Arte Dramatikoko Eskolan sartu zen eta bertan hasi zen erakusten interpretaziorako gaitasuna.

Bere filmografia bikaina eta zabala da bigarren mailakoak izan arren, filmaren garapenean pisu handikoak diren paperetan. Beste hainbaten artean ondorengoetan nabarmentzen da: Hemendik betikotasunera, Johnny Guitar, Veracruz, Isiltasunaren agintea, The Vikings, Barrabas, Urkamendiko Hamabiak, Polar Station Zebra, The Wild Bunch, The Poseidon Adventure eta Jesus of Nazareth. 1955.urtean Oscar saria lortu zuen Marty filmean aritzeagatik.

Abuztuaren 27tik irailaren 1a bitartean ekarriko dugu gogora orain dela gutxi hil zen aktore hau.