2012/08/24

Arturo Kanpion (1854-1937)

Nafarroako foru politikari eta idazlea; Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat eta Eusko Ikaskuntzaren eta Euskal Esnalearen biziarteko lehendakari izan zen.

Bere literatura produkzioa oso zabala da, nabarmenenak ondorengo hauek dira: Orreaga, Euskariana: Fantasía y Realidad (hainbat sail argitaratu zituen), Gramática Bascongada, Don García Almoravid, Blancos y Negros, La Bella Easo, Orígenes de un pueblo euskaldun eta De las lenguas y singularmente de la baska como instrumento de investigación histórica.

Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak gogora ekarriko du haren heriotzaren 75. urteurrena betetzen dela aprobetxatuz (Donostia, 1937ko abuztuaren 18a).