2012/09/03

Rouben Mamoulian (1897-1987)


Zinema eta antzerki zuzendaria izan zen. Tbilisin (Georgia) jaio arren, laster joan zen Londresera bizitzera, eta handik AEBra. Bertan garatu zuen –askotan, modu paraleloan- bere lanbidea zuzendari gisa. 30 eta 40ko hamarkadetan gailendu zen batez ere, baina 50eko hamarkadan ere egin zuen lanen bat edo beste (Silk Stockings, Fred Astaire eta Cyd Charisse aktoreekin). Bere filmen artean, honako hauek nabarmendu nahi ditugu: Dr. Jekyll and Mr. Hyde, Queen Christina, Becky Sharp, The Mark of Zorro eta Odola eta harea. Azken bi film horietan, Tyrone Power zuzendu zuen.


Mamoulianen zinema irailaren 3tik 8ra bitartean errepasatuko dugu.