2012/09/03
Jorge Amado (1912-2001)
Duela gutxi, ehun urte bete dira Jorge Amadoren jaiotzatik. Idazle brasildar horrek idazle gutxik bezala islatu zuen bere pertsonaietan Bahiako, hots, bere jaioterriko, psikologia eta injustizia sozialaren salaketa etengabea. Bere eleberri gailenen artean, honako hauek daude: Jubiaba, Terras do Sem-Fim, Gabriela, cravo e canela, Os velhos marinheiros, Os pastores da noite, Dona Flor e Seus Dois Maridos eta Teresa Batista cansada de guerra.
Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegiak nobelagile brasildar hau gogora ekarri nahi du haren mendeurrenean. Horregatik, hura hobeto ezagutu nahi duenaren eskura utziko ditu haren obrak.
