2012/09/27

Koldo Mitxelena Elissalt (1915-1987)

Gerra Zibilean gudari moduan parte hartzeagatik arazo larriak izan zituen orduko erregimenarekin, kartzelan egindako urteez gain. Gorabehera franko igaro ondoren, lortu zuen bere merituak aitortuak izatea eta Salamancako Unibertsitatean linguistikako klaseak ematea.

Geroago, Euskaltzaindiak euskara batzeko lan nekeza enkargatu zion: euskara batua gehien erabilitako euskalkien oinarri komunaren gainean eraikiko da.

Parisko Sorbonan klaseak eman zituen eta gero EHUren sorreran hartu zuen parte, irakasle bezala ere aritu zelarik bertan.

Bere heriotzaren 25. urteurrena dela eta, haren izena daraman zentroko liburutegiak omenaldi bat eskainiko dio, interesatu guztien eskura ipiniz haren obra.