2012/09/27

Michelangelo Antonioni (1912-2007)


100 urte betetzen dira Italiako zinema-zuzendari handi hori jaio zela. Sari ugari jasotakoa, besteak beste, honako hauek: Berlingo Urrezko Hartza Saria 1961. urtean La notte filmarekin, Canneseko Epaimahaiaren sari berezia L'eclisse (The Eclipse) filmarekin, Veneziako Mostrako Urrezko Lehoia saria 1964. urtean Il deserto rosso filmarekin, eta Canneseko Urrezko Palma 1967. urtean Blow Up filmarekin. 1995. urtean ohorezko Oscar bat jaso zuen bere karrera osoaren omenez


Aipatutako guztiez gain, azpimarratu behar dira: Cronaca di un amore, La Signora senza camelia, Professione: Reporter, Chung Kuo – Cina, Al di là delle nuvole eta Eros.

Antonioniren filmografia berrikusiko dugu irailaren 24tik 29ra bitartean.