2012/10/29

BELDURREZKO ASTEA KMn

KM liburutegian, Donostian izango den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin bat eginda, urriaren 29tik azaroaren 3ra bitartean, genero horri lotutako zenbait jarduera abian jarriko ditugu.

Gure funtsetako kartelak, fanzinak, (“Cine Fantastique”), aldizkariak (“Mad Monsters”, “The World of Horror”, “Monster World”, The House of Hammer”, “World famous Creatures”) eta komikiak, hala nola, “Creepy”, Dossier negro”, “Dr. Mortis”, “Diabolik” “Kriminal”, erakusgai jarriko ditugu. Baita “Mortadelo Super Terror” bitxi bat ere

Azkenik, jakin-mina dutenentzat, efemerideen erakustokian gaiari buruzko liburuak izango dira eta Fonotekan, beldurrezko filmografia berrikusiko dugu.