2012/11/05

Philip Roth, Letretako 2012ko Asturiasko Printzea Saria


Asturiasko Printzea Sariko epaimahaiak Philip Roth (1933) idazleari Letretako Saria eman zion “gaur egungo errealitatearen ikuspegi konplexua erakusteko nobelagileak duen ahalmena” aintzat hartuta. Saul Bellow eta Bernard Malamud idazleekin batera judutarren ondorengo diren idazle estatubatuarren taldeko kide da, AEBn euren etniak bizi dituen gorabeherak beren obretan islatzen dituztenena, hain zuzen.

Bere lan aipagarrienen artean hauexek dira nabarmenenak: “American Pastoral”, “Portnoy's Complaint”, “The Plot Against America”, “Elegy”, “Goodbye Columbus”, “Nemesis”, “The Humbling” eta “The Human Stain”.