2012/11/05

Gene Kelly (1912-1996)


Joan den abuztuan bete zen mendeurrena dantzari bikain bat jaio zela: Gene Kelly Arrakasta izan zuen aktore, zuzendari, koreografo eta abeslari bezala ere, eta hori guztia bere amari esker lortu zuen; izan ere oso dantzazalea zen ama, eta bere bost seme-alabak “The five Kellys” taldean aritzea lortu zuen. Poliki-poliki zinema munduan urratsak ematen hasi zen paper ahaztezinak eginez musikal hauetan: Anchors Aweigh, The pirate, The three Musketeers, On the town, An american in Paris, Singin' in the rain, Brigadoon edo Les girls.

1952. urtean ohorezko Oscar bat jaso zuen aktore handi hori gogoratuko dugu azaroaren 5etik 10era bitartean.