Duela gutxi Francisco Escudero maisua Donostian jaio zeneko mendeurrena ospatu da. Halere, musikagile gisa egin zuen ibilbide luzea eta aberatsa, agian, ez da behar beste ezagutzen. Hori dela eta, ospakizunaz baliatuta, euskal erakunde askok hainbat ekitaldi antolatu dituzte konpositorearen lanak hedatzeko.
KM liburutegiak bat egiten du asmo horrekin eta Donostiako Kontserbatorioari izena ematen dion sortzailea behar bezala omentzeko, Fonotekan jarriko ditu erakusgai haren gaineko dokumentazioa.