2012/10/05

Gastronomia literaturan eta zineman


Urriaren 7tik 10era bitartean San Sebastian Gastronomika-Euskadi Goza Ezazu Kongresua izango da Donostian. Kursaal Kongresu Jauregia, beste behin ere, nazioarteko sukaldaritzaren topagune bihurtuko da. Aurten, Frantziako sukaldaritzari omenaldia eskeiniko dio, bere ibilbide osoan, Nouvelle Cuisine delakoaren aitzindarietatik hasi eta abangoardiako chef-etara.

KMK liburutegiak, jakina denez, Jose Maria Busca Isusi gastronomo adituaren funtsa zaintzen du eta, Jardunaldien harira, erakutsi nahi ditu bai gastronomiako liburuak, bai sukaldaritzari lotutako lan literarioak. Era berean, ibilbide zinematografikoa egingo dugu, zazpigarren artea eta sukaldaritza dituzten elkarren arteko harremanak agerian jartzeko.