2012/11/26

Charles Boyer (1899-1978)


Frantzian jaiotako aktore horrek Estatu Batuetan garatu zuen bere karrera; bertara, 30eko hamarkada hasieran iritsi zen.

Itxura dotore eta ahots ederreko gizon horrek galai-paperak egiteko aukera asko izan zituen, honako filma hauetan nabarmenduz: Private Worlds, Mayerling edo Garden of Allah. Gutxira, kalitate handiagoko filmetan hartu zuen parte, Oscar sarirako 4 alditan, honako filma hauekin izendatua izateraino: Conquest, Algiers, Gaslight eta Fanny. Beste filma interesgarriak hauexek dira: All This and Heaven Too, Hold Back the Dawn, ClunyBrown edo The Cobweb.

Azaroaren 26tik abenduaren 1era bitartean ekarriko dugu gogora aktore hori.