
1974. urtean, 63 urte zituenean, Max Frisch idazle suitzarrak asteburu bat pasa zuen gazte batekin Montauken (Long Island). Urte bat beranduago Montauk argitaratu zuen, nobela autobiografikoa, non Frischek hausnarketa sakona egiten du emakumeak ulertzeko egindako saiakera frustratuen inguruan.
2012. urtean Ramon Saizarbitoriak Martutene argitaratu du. Jon Kortazarrek idatzi duenez, Montauk nobelak Martutenen pertsonaia baten kategoria hartzen du. Martutene maitemintzeaz ari zaigu, sexu-grinaz, gizon eta emakumeen arteko harremanez, eta, hemen ere, gizonezko heldu bat ageri da, eta beste Lynn gazte bat iristean, haren bizitza asaldatua geratzen da –gainontzeko pertsonaiena bezala.
Koldo Mitxelena Liburutegian eskura dituzu Martutene (Erein 2012), Montauk (2006an Laetolik editatua eta Fernando Aramburuk itzulia) eta Frischen eta Saizarbitoriaren gainontzeko lanak.