Zinema
ingeleseko zuzendari horrek aktore modura hasi zuen karrera, bere aitari
jarraituz. Nahiz eta bere amak beste bide batzuetatik eraman nahi izan, Carol
gazteak oso garbi zuen bere etorkizuna eszena munduarekin zuela zerikusia eta
hala, lehenengo antzerkian eta gero zineman aritu zen.
Zinema
zuzendari bikaina izan zen, 1969.
urtean zuzendari onenaren Oscar saria
irabazitakoa Oliver filmarengatik. Musikal zoragarri horretaz gain, Carol
Reed-en filmografian beste lan hauek ere aipagarriak dira: Odd Man Out, The
Fallen Idol, Hirugarren gizona, Trapeze, The Key, Our Man in
Havana, The Agony and the
Ecstasy, beste askoren artean.
Abenduaren 17tik abenduaren 22ra bitartean ekarriko
dugu gogora aktore hori.
