2012/12/12

2012ko Euskadi Literatura sariak


Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ondoren adierazten diren idazle eta lanei eman dizkie aurten Euskadi Literatura sariak:

Harkaitz Cano, euskarazko literaturan: Twist; Juan Carlos Márquez, gaztelaniazko literaturan: Tangram; Iban Zaldua, euskarazko haur eta gazte literaturan: Azken garaipena; Iban Barrenetxea, gaztelaniazko haur eta gazte literaturan: El cuento del carpintero; Xabier Olarra eta Arantzazu Royo, euskarazko literatura itzulpenean: Jakobian eraikina ; Sara Morante, Literatura lanaren ilustrazioan: La flor roja; Inazio Mujika, euskarazko saiakeran: Xabier Lete (Auto)biografia bat; Daniel Innerarity, gaztelaniazko saiakeran: La democracia del conocimiento.

Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegiak idazle horien lanak interesa duten eskura jarriko ditu.