Baldin bada aktore bat guztiek maite izan dutena pertsona atsegina, ona eta karismatikoa izateagatik, hori Tony Leblanc da, joan den 25ean hil zena. Zineman gailendu aurretik denetik probatu zuen horietakoa zen: Dantzaria, abeslaria, boxeolaria eta futbolaria izan zen, baina Celia Gámez-en errebista konpainian bukatu zuen, eta, hortik, behin betiko jauzia egin zuen zinema mundura.
Ohorezko Goya saria jaso zuen 1994. urtean bere karrera osoaren omenez eta beste bat 1998. urtean taldeko aktore onenaren omenez Torrente: el brazo tonto de la ley filmarengatik.
Haren filmografia zabalean dauden filma ahaztezinetatik bakar batzuk nabarmenduko ditugu: Historias de la televisión, El tigre de Chamberí, Los tramposos, Los que tocan el piano, 3 de la Cruz Roja, El día de los enamorados, Las chicas de la Cruz Roja eta beste zerrenda luze bat.
Omenaldia egingo diogu abenduaren 10etik 15era bitarte.
