2012/12/03

Komikigintza euskaraz

20 eta 30eko hamarkadetan Txiki eta Eduardo Lagarde bezalako egileekin hasi, Txistu eta Poxpolin aldizkariarekin jarraituz (azkeneko hori Isaac Lopez Mendizabalek sortua 1935. urtean), euskal umorearen garai berri gisa izendatutako garaira helduko gara Yon Zabaleta, Juan Carlos Eguillor eta Antton Olariaga marrazkilariekin, gaur arte iraungo duena; honako ekarpenak eginez: Astiberri argitaletxea eta Habeko Mik, Napartheid, Xabiroi eta Ipurbeltz aldizkariak, besteak beste. Horrela, beraz, euskarazko komikigintzak osasun ezin hobea duela egiaztatu beharrean gaude. 
Horretaz jabeturik eta Euskararen Nazioarteko Egunarekin (abenduaren 3a) bat eginez, KM kulturguneko liburutegiak euskarazko komikiak eta fanzineak erakutsiko ditu, horien testu eta ilustrazioez goza dezagun.