2013/01/25

Armando Palacio Valdés (1853-1938)


Asturiasen jaiotako idazle eta literatura kritikari hori XIX. mendean Errealismo bezala ezaguna zen literatur korrontearen espainiar adierazleetako bat izan zen. Bere lurraldeko bizitza, bai itsasokoa bai mendialdekoa, inork ez bezala deskribatzen duen obra hori da, Blasco Ibañezenarekin batera, XIX. mendeko idazle espainiar baten irakurriena eta beste hizkuntzetara itzuliena.

Honako nobela hauek azpimarratu behar dira bere obra zabalaren artean: Marta y María, El idilio de un enfermo, La hermana San Sulpicio, Los majos de Cádiz, La aldea perdida, Tristán o el pesimismo eta La novela de un novelista.

Haren heriotzaren 75. urteurrenera iritsi garenean, KM liburutegiak idazle hori ekarriko du gogora eta bere obra jarriko du idazle hori hobeto ezagutu nahi duen edonoren eskura.