2013/01/22

Joseph Losey (1909-1984)


Zinema zuzendari iparramerikar bat izan zen, interpretazioko lehen urratsak antzerkian eman zituenak, Bertolt Brechtekin elkarlanean. Antzerki ikasketekin jarraitzeko Errusiara egin zuen bidaia izan zen, seguruenik, McCarthy senadoreak espero zuena Amerikarren kontrako Jarduera Komitean inplikatzeko; horren ondorioz, Ingalaterrara joan zen eta han hasi zen Harold Pinter Nobel Saridunarekin izan zuen lankidetza emankorra, oso funtsezkoa, bestalde, bere filmografian.

Film hauek azpimarratu behar dira haren filmografian: The Prowler, The Servant, Accident, The Go-Between), Galileo, The Romantic Englishwoman eta Monsieur Klein.

Urtarrilaren 22tik 26ra bitartean ekarriko dugu gogora haren zinema lana.