Vaudevilleko familia komiko batean jaiotako Joan Blondell
modelo gisa hasi zen eta horrek zinemako ateak ireki zizkion. Warner etxearen musa izan zen eta filma askotan
hartu zuen parte, aktore kotizatua izatera iritsiz.
1952. urtean, aktoreen zerrendako aktore onenaren Oscar saria jasotzeko
izendatua izan zen The Blue Veil filmarengatik.
Haren filmografian aipagarriak dira honako filma hauek ere: The
Public Enemy, A Tree Grows in Brooklyn, Desk Set, Nightmare Alley edo Will
Success Spoil Rock Hunter? (AKA Oh! For a Man).
Aktore ilehori
estatubatuar horren filmografia berrikusiko dugu urtarrilaren 7tik 12ra
bitartean.
