2013/01/11

Ramón Gómez de la Serna (1888-1963)

Kazetaria, entsegugilea, antzerki egilea, nobelagilea eta biografoa izan zen Ramón Gómez de la Serna, literatur obra oso zabal baten egilea.


Ramón -horrela deitzea gustatzen zitzaion- Gregeria izeneko genero baten sortzailea izan zen, eta berak umorea + metafora gisa definitzen zuen. Esaera zorrotzak eta, orokorrean, laburrak dira, pentsamenduaren eta errealitatearen arteko gatazkaren ondoren sortutakoak.


Abangoardietara atxikia, gogotik hedatu zituen Café de Pombo ospetsuan zuen tertuliatik.


Haren heriotzaren 50. urteurrenera iritsi garenean, KM liburutegiak eskura jarriko dizkio idazle horren lanak, hura hobeki ezagutu nahi duen edonori.