Astero egiten dugun zinemagileen berrikuspenen atalaren barruan, otsailaren 18tik 23ra bitarteko astea 30eko hamarkadan sexu ikur izan zen Jean Harlow-i eskainiko diogu, zazpigarren artean “ilehori platino” bezala ezaguna izan zenari.
Nahiz eta kritikak ez zuen oso ondo tratatu, Jean Harlow-en ospea izugarria izan zen, eta 20 urte bakarrik zituenean jarraitzaile franko zituen, ilea berak tindatzen zuen moduan tindatzen zutenak.
Parte hartu zuen filma garrantzitsuenak hauexek dira: Hell's Angels, The Public Enemy, Red-Headed Woman, Red Dust, Libeled Lady eta Saratoga. Azkeneko hori errodatzen ari zenean gaixotu eta egun gutxira hil egin zen 26 urte bakarrik zituenean.