2013/02/25

Joel McCrea (1905-1990)



Kalifornian jaio zen aktore hori estra modura hasi zen zineman, baina 20ko hamarkadaren bukaeran ospea hartzen joan zen, batik bat, The Jazz Age filman egindako lanarengatik.

Gizon erakargarria izateak ere lagundu zion, galai-paperak interpretatu baitzituen, bai komedian, bai western generoan.

Eta azkeneko genero horretan egin zen oso ospetsua, honako filma hauetan nabarmenduz: Wells Fargo, Union Pacific, Buffalo Bill, The Virginian, Wichita eta, bere karreraren azkenaldian, Sam Peckinpah-ek zuzendu zuen Ride the High Country filman.

Joel McCrearen filmografia berrikusiko dugu otsailaren 25etik martxoaren 2ra bitartean.