2013/03/01

Leopoldo Lugones (1874-1938)


Leopoldo Lugones Argentinako poeta, entsegugile, kazetari eta politikaria izan zen eta orain betetzen da haren heriotzaren 75. urteurrena.

Kazetaritzan nabarmendu zen -Ruben Dariok zerikusi handia izan zuen horretan- eta baita ere politikan; izan ere politikan erakutsi zuen tenperamentu aldakorra oraindik ere ikasgai da. Baina olerkigintzan nabarmendu zen batik bat, eta arrakasta bikaina izan zuen lan hauekin: Crepúsculos en el jardín, Lunario sentimental eta Poemas solariegos. Kontakizun laburreko atalean, Las fuerzas extrañas eta Cuentos Fatales, eta entsegugile modura La patria fuerte eta La Grande Argentina, besteak beste.

Urteurren honetara iritsi garenean, KMKko Liburutegiak guztion eskura ipintzen ditu haren lanak.