Frantzian jaio zen arren, estatubatuar bezala hartu behar dugu Jacques Tourneur zinema zuzendaria, bertara oso gazte zela joan baitzen eta 1919. urtean nazionalizatu egin baitzen.
Zuzendu zituen filmetan era askotako gaiak erabili zituen:. beldurrezkoetan aipagarriak dira: Cat People, I walked with a zombie, The Leopard Man, western generoan Wichita, Canyon Passage, abenturazkoetan The Flame and the Arrow, Anne of the Indies, The City Under the Sea, eta horiez gain, beste filma interesgarri hauek ere aipatu behar dira: Experiment Perilous, Indigenak, Iraganetik, Berlin Express edo Way of a Gaucho. Telesail batzuetan izan zuen partaidetza ere oso aipagarria izen zen.
Martxoaren 4tik 9ra bitartean gogoratuko dugu Jacques Tourneurren lana.