Beste hainbat aktore bezala, Lucille Ball modelo gisa hasi zen, eta Broadwayen ere ibili zen antzezten B saileko filmetan lan txikiak lortu aurretik. Nahiz eta ez duen filmografia oso zabala, nabarmena izan zen bere lana film hauetan: Stage Door, Room Service -Marx anaiekin batera-, Lured, Without Love -Spencer Tracy eta Katharine Hepburnekin batera- edo A Guide for the Married Man.
Baina telebistan egin zuen lana oso azpimarratzekoa da; izan ere, Emmy sarietarako 17 alditan izendatua izan ondoren 4 alditan lortu baitzuen sari hori.
Martxoaren 11tik 16ra bitartean ekarriko dugu gogora Lucille Ball.