2013/03/18

Mel Ferrer (1917-2008)


Asteroko zinemagileen berrikuspenen barruan, Mel Ferrerri eskainiko diogu aste honetakoa. Kubatar jatorriko iparramerikar aktore, zuzendari eta ekoizleak amodiozko harreman ugari izan zituen -besteak beste, Audrey Hepburn aktore handiarekin ezkonduta egon zen-, eta, besteak beste, honako film aipagarri hauetan parte hartu zuen: Scaramouche, Rancho Notorious, Mahai biribileko zaldunak, Gerra eta bakea, The Sun Also Rises, Erromatar inperioaren hondamena edo Lili Marleen. Kameraren atzean ere jarri zen eta, besteak beste, Green Mansions eta Cabriola filmak zuzendu zituen. Falcon Crest telesail arrakastatsuan ere parte hartu zuen.

Martxoaren 18tik 23ra bitartean berrikusiko dugu haren lana.