2013/03/22

César Vallejo (1892-1938)


Peruko olerkari eta idazle ospetsu hori hil zela orain betetzen dira 75 urte, eta Latinoamerikako literaturak eman duen idazle garrantzitsuenetakoa da.

Modernista modura egin zituen hastapenak; gero abangoardista izan zen, baina bere obran beti izan da azpimarratzekoa gizakiaren sufrimenduari aurre egiteko erakutsitako jarrera.

Europatik zehar ibili zen, eta Parisen, Moskun eta Madrilen egon zen. Madrilen PCE alderdira afiliatu zen. Oso gazte zela hil zen baina utzi digun obra hilezkorra da, hala nola Los heraldos negros, Trilce -kartzelan zegoela idatzitakoa-, Escalas melografiadas, El tungsteno -bere nobeletako bat-, Paco Yunque, Poemas humanos eta España aparta de mí ese cáliz.

KMko liburutegiak idazle horren lanak ipiniko ditu guztion eskura, haren literatura hobeto ezagutzeko aukera izan dezagun.