2013/02/11

Nagisa Oshima (1932-2013)


Joan den urtarrilaren 15ean hil zen Nagisa Oshima, zinema zuzendari japoniarra.   Urteak pasatu zituen gurpil-aulki bati lotuta, baina, hala ere, Japoniak eman duen zuzendari probokatzaileena izan da, eta lehen mailako legatu zinematografikoa utzi digu.  Haren filmografia bikainean aipatu behar dira "Aito Kibo no Machi" (Street of Love and Hope), "Nihon no Yoru to Kiri" (Night and Fog in Japan) -Nouvelle Vague izeneko korrontearen eraginarekin- “Shiiku” (The Catch), Hakuchu no torima” (Violence at Noon),Etsuraku” (The Pleasures of the Flesh),Koshikei” (Death by Hanging), Gishiki” (The Ceremony), "Ai no koriida" (Zentzumenen inperioa); "Ai no borei" (Pasioaren inperioa),  "Merry Christmas, Mr. Lawrence" edo "Gohatto" (Taboo).

Nagisa Oshimaren zinema ekarriko dugu gogora otsailaren 11tik 16ra bitartean.