Josep Thomàs edizio grafikoko enpresari handi bat izan zen, 1853. urtean Bartzelonan jaiotakoa. Fototipia Thomas izeneko enpresa ireki zuen 1880. urtean, eta postalen edizio lanetan espezializatu zen. Horretarako, argazkilari desberdinei enkargua eman zien estatu guztian zehar bidaiatzeko, hiriei, hirietako paisaiei, intereseko naturaguneei, ingeniaritza lanei, pertsonaia herrikoiei, eta abarrei argazkiak ateratzeko. 1910. urtean hil zen.
Guretzat oso garrantzitsua da, bereziki, Gipuzkoan egindako lana, 1985. urtean bildumagile kataluniar bati erositakoa, hain zuzen. Thomas Bilduma (katalogoan badago) deitzen diogu eta jatorrizko 207 negatiboz osatuta dago (1900. urtetik 1920. urtera egindakoak), 9 x 15 cm-koak. Negatiboak zelulosa triazetatozko euskarrian dauden bromuro gelatinadun emultsiozkoak dira eta oso egoera onean daude.