2013/02/11

KM Liburutegian Bertso Paperak


800 bertso paper inguru erantsi dizkiogu Liburutegiko katalogoari, Gregorio Mujicaren (Album Vascongado) eta Ambrosio Zatarainen fondoetatik ekarritakoak. Antonio Zavala Liburutegikoak katalogatzen ari gara orain.


Nahiz eta horietako askoren egileak ezezagunak izan, gure fondoetan baditugu hainbat egile aipagarri: Patxi Erauskin, Bilintx, José Vicente de Echegaray, Eusebio Mugertza, Ramón Artola, Serafín Baroja, Xenpelar, Txirrita, Iparragirre...


Liburutegiko katalogoan agiri horiek guztiak batu ditugu, “bertso paperak” bilaketa-terminoarekin (bertso-paperak oharrarekin identifikatuta).


Katalogatutako 781 bertso paper horietatik 300 digitalizatuta daude dagoeneko (gainontzekoa martxan dago) eta eskuragarri katalogoan.