Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldi aretoan olerki topaketak egingo dira otsailaren 12, 13, 14 eta 15ean, arratsaldeko 19:30ean.
Honako 4 olerkigile hauek izango ditugu gure artean: Asier Serrano (Eibar, 1975) gipuzkoarra, gitarrarekin eta Antxon Sarasua pianoan duela arituko dena, Mariluz Secilla (Baracaldo, 1975) bizkaitarra, Francisco Javier Irazoki (Lesaca, 1954) nafarra eta Castillo Suarez (Alsasua, 1976), nafarra baita ere.
Aldi berean, KMK Liburutegiak olerkigile horien obra liburutegiko lehen solairuan ipiniko ditu, horien olerkigintza sakonago ezagutzeko aukera izan nahi duen edonoren eskura.
