2013/04/26

José Luis Sampedro (1917-2013)


Joan den apirilaren 7an hil zen José Luis Sampedro. Idazlea, humanista eta ekonomialaria izan zen; beti egon zen ekonomia gizatiarrago eta solidarioago baten alde. Suminduen erreferente bihurtu zen, eta Stéphane Hessel ekarri zuen Espainiara, beste erreferente bat, eta Haserretu zaitezte! lanaren egilea.

2010. urtean jaso zuen Espainiako Arte eta Letren Ordena, eta urte bat beranduago Espainiako Letren Sari Nazionala.

Haren obra literarioan honako lan hauek azpimarratu behar dira, besteak beste: El río que nos lleva, El caballo desnudo, Octubre, octubre, La sonrisa etrusca, La vieja sirena, El amante lesbiano eta Cuarteto para un solista.

Beti geratuko zaigu haren obra, eta horregatik ipiniko dugu obra hori KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegian guztien eskura.