2013/04/29

Sara Montiel (1928-1913)


Duela gutxi hil da Sara Montiel, Hollywoodera iritsi zen lehen aktore espainiarra. 50eko hamarkadaren erdialdean, Robert Aldrichen aginduetara errodatu zuen Vera Cruz izeneko western generoko filma eta, besteak beste, Gary Cooper eta Burt Lancaster izan zituen lankide. Film horren ondoren lortutako arrakasta izugarria izan zen, eta berehala protagonizatu zuen Dos pasiones y un amor izeneko filma (bere senar bihurtuko zen Anthony Mannek zuzendua), eta gero beste western bat, Yuma izenekoa, Samuel Fullerena.

Izar bihurturik itzuli zen Espainiara, eta une hartan ongien ordaindutako aktorea izatera iritsi zen. El último cuplé, La violetera, Carmen la de Ronda, Mi último tango, Pecado de amor edo La reina del Chantecler izeneko filmek benetako izar bihurtu zuten.

Apirilaren 29tik maiatzaren 4ra bitartean ekarriko dugu gogora Sara Montiel.