Beste britainiar
aktore askoren moduan, Hawkins antzerkian hasi zen, eta, 17 urte zituenean,
zineman estreinatu zen, Alfred Hitchcocken film batean. Bigarren Mundu Gerraren ostean,
buru-belarri sartu zen zazpigarren artean, eta aktore preziatua izan zen 50eko
eta 60ko hamarkadetan. Film epikoetan eduki zituen bigarren mailako paperek oso
ospetsu bihurtu zuten (The Bridge on the River Kwai
filmean Warden maiorrarena egin zuen; Ben Hur filmean, berriz, Quintus
Arrius izan zen, eta Lawrence Arabiakoa filmean, Allenby
jenerala).
Superprodukzio horiez gain, aipagarriak dira honako film hauek ere haren
filmografian: The Cruel Sea, Mandy, The Seekers, The League of Gentlemen, Faraoien
lurraldea, Zulu, Lord Jim eta Shalako, besteak beste.
Aktore eratsu horren lana berrikusiko dugu maiatzaren 6tik 11ra bitartean.