2013/05/10

Donostia, 1813 - 1863




Aurten betetzen dira gure hirian funtsezko bi urteurren. Batetik, 200 urte ingeles-portugaldar tropek hiria suntsitu zutela, arrapaladan ihesi zihoala Donostian babesa hartu zuen frantziar armadaren atzetik. 1813ko abuztuaren 31n izan zen.
Beste egun garrantzitsua, berriz, 1863ko maiatzaren 4a izan zen. Duela 150 urte, eta Eustasio Amilibia alkate zela, berreraikitako Donostia hiriak gotorleku izateari utzi zion, eta harresiak eraisten hasi ziren, hiria zabaltzen has zedin.
Donostiarentzat berebiziko garrantzia izan duten gertakizun horien irudi digitalizatuak ikustera gonbidatzen zaituztegu, helbide honetan: http://www.albumsiglo19mendea.net/