2013/04/11

José Manuel Caballero Bonald: 2013ko Cervantes sariduna


Joan den urteko azaroaren 29an eman zitzaion José Manuel Caballero Bonaldi 2013. urteko Cervantes saria. Eta aurten jasoko du, Liburuaren Egunaren ospakizun egunean, apirilaren 23an, aipatutako sari preziatua, Alcala de Henares unibertsitateko paraninfoan.


Batez ere olerkaria den 86 urteko jereztar hori bigarren gaztaroa ari da bizitzen eta lanean tinko jarraitzen du oraindik. Izan ere, honela dio: Beti prest egoteak gaztetu egiten zaitu. Ixilik geratzen ez denak, pentsamendua eta bizitza batera daramazkienak, gaztetzeko asko irabazia dauka.

Bere azken lana, orain artekoa -nahiz eta tematu esaten azkenekoa izango dela- 2011. urtean argitaratu zuen eta izenburu hauxe du: Entreguerras o De la naturaleza de las cosas, autobiografia poetiko bat.

Olerkari entzutetsu horren literatura ekarriko dugu gogora, eskuragarri ipiniz haren lanak liburutegiaren 1. solairuko efemerideen erakusmahaian.