Aktoreen seme eta anaia, alde batetik, eta Oscar saria irabazitako Javier Bardem aktorearen osaba, bestetik, XX. mendeko zinema espainiarraren zuzendari eta gidoilari handienetako bat izan zen Juan Antonio Bardem.
Ohorezko Goya Saria irabazi zuen 2001. urtean eta Muerte de un ciclista izeneko bere filmak Canneseko Nazioarteko Kritika Saria irabazi zuen; Veneziako Mostrako Kritika Saria, berriz, Calle Mayor filmarekin.
Nahiz eta zentsura arazo asko izan zituen PCE partiduko kide izateagatik, azpimarratu behar dira bere filmografian, lehen aipatutakoez gain, Esa pareja feliz, Cómicos, Los pianos mecánicos, El puente, Siete días de enero y Lorca, muerte de un poeta filmak.
Apirilaren 8tik 13ra bitartean ekarriko dugu gogora Juan Juan Antonio Bardemen zinema.